28 nov 2011

KONTATU GUREKIN

Dagoeneko jakingo duzue urtarrilaren 7an herri mobilizazio orokorra egingo dela Bilbon. Ondorengo eskariak kaleratuko dira KOLOSALA izango den mobilizazioan.


1- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea
2- Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak
askatzea. Finean, bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea.
3- Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunei
bide emanez.
4- Oigorraren 3/4ak bete dituzten presoen kaleratzea.
5- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoen zaintza
egokirako beharrezko neurriak hartzea. Finean presoen osasunerako eskubidea bermatzea da eskatzen
duguna.
6- Ireki den aro berrian gatazkaren soluzio bidean modu positiboan eragiteko frantziar eta espainiar estatuek
darabilten espetxe politika konponbide gakoetan ezartzea.


Leioan, Euskal Herriko beste hainbeste herritan bezala, gure eginahalik handiena egingo dugu uratrrilaren zazpiko mobilizazio orokorra kolosala izan dadin.