8 ene 2012

KOLOSALA IZAN ZEN !!!

Bilboko kaleek gainezka egin zuten atzo, euskal presoak dagozkien eskubideen alde Euskal Herrira ekartzeko eskatuz. Iragarrita zegoen bezela kolosala izan zen! Baina ezer ez da amaitu, bidea egiten jarraituko dugu atzoko indar erakustaldiak emandako bultzada aprobetxatuz!!!

Una multitud recorre Bilbao para presionar a Rajoy

6 ene 2012

DENOK BILBORA ! KOLOSALA IZANGO DA !!!

Bihar da, bihar da hainbeste itxaron dugun urtarrilaren 7a eta kolosala izango da, ez dugu dudarik!!!
 denon artean Bilboko kaleak beteko ditugu, eta kaleak betez kartzelak hustuko ditugu!!!
Ondo lo egin eta indarrak hartu biharko martxarako! Bilbon ikusiko gara!!!

5 ene 2012

LARUNBATEKO HERRI MOBILIZAZIO OROKORRA ISILA IZANGO DA

Atzo, Egin Dezagun Bidea ekimenak iragarri duenez, larunbatean, euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den herri mobilizazio orokorra isila izango da. Ekimeneko kide Amaia Esnalek ETB1eko "Azpimarra" saioan esan duenez, larunbateko manifestazioa isila izatea erabaki dute mobilizazioaren helburua eta mezua ez deformatzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalaren ezarritako baldintzez eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak egindako "abisuez" hitz egin du Esnalek. Gainera, manifestazioaren helburuak ez direla aldatu gogorarazi du. Azkenik, martxa isila izatearen arrazoia edonolako istiluak ekiditea dela azpimarratu du Esnalek.
Ekitaldian, udaletxean, bi kantu eskeiniko dira.

Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Bilboko Casillatik.

3 ene 2012

Olentzerorekin urtarrilaren 7ra!!!

Abenduaren 24an kalez kale ibili ginen Leioatik, olentzerorekin batera kantatzen eta presoen eskubideen alde oihu egiten. Jendeak, larunbaterako mobilizazio orokorrerako, atxikitzen jarraitzen du. Gogoratu KOLOSALA IZANGO DA!!!

29 dic 2011

ESPETXEETARA MARTXA



Abenduaren 31n martxa bana egingo da Zaballa eta Martuteneko espetxeetara. Uribe Kostan autobusa egongo da Zaballako espetxera joateko. Irteerako hitzordua, 09:00tan izango da, Faduran. Eman izena ohiko lekuetan.
Preso gaixoak kalera ORAIN!
Bizi osoko zigorrik EZ!
Euskal Presoak Euskal Herrira ORAIN!

URTEA BUKATU AURRETIK...

Gogoratu, 2011 urtea amaitu baino lehen 2 hitzordu dauzkagula Leioan bidea egiten jarraitzeko.
Ostiralean, abenduaren 30ean, AZKEN OSTIRALA Boulebardean 20:00etan, eta abenduaren 31an 19:00etan urteari agur esateko brindisa!!!
Gainera bi hitzorduetan sorpresak egongo dira, etorri eta animatu urteari aldarrikapenez eta giro onean agur esaten.