14 dic 2011

Bertsoekin ere, egin dezagun bidea...

Gaixorik eta dispertsaturik
jaso behar hainbat kalte?
Kondena aspaldi beteta dute
ez al da hori atake?
Norbanakoari dagokiona
ez dugu nahi ez gerra ez bake
umetxo batek nahiz ta astiro
legea irakur dezake.


Abiadura bizian goaz
pasa balitz relanpago,
norabidea aurrera beti
ondo hartuz arnas trago.
Amnistia ta askatasuna!!!
Orain da unea edo akabo:
bat gehiago ez! Hastea izaten
egunero bat gutxiago!!!


Estropadetan arraunlariek
bogan dute adorea,
mendian aldiz, pausu sendoak
puntan jarriz tenorea.
Guk eskuetan eroaten dugu
atxurra eta lorea,
errepidea aurrean dago
egin dezagun bidea!!!


                                                                                    Galder "Txapi"