5 ene 2012

LARUNBATEKO HERRI MOBILIZAZIO OROKORRA ISILA IZANGO DA

Atzo, Egin Dezagun Bidea ekimenak iragarri duenez, larunbatean, euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den herri mobilizazio orokorra isila izango da. Ekimeneko kide Amaia Esnalek ETB1eko "Azpimarra" saioan esan duenez, larunbateko manifestazioa isila izatea erabaki dute mobilizazioaren helburua eta mezua ez deformatzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalaren ezarritako baldintzez eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak egindako "abisuez" hitz egin du Esnalek. Gainera, manifestazioaren helburuak ez direla aldatu gogorarazi du. Azkenik, martxa isila izatearen arrazoia edonolako istiluak ekiditea dela azpimarratu du Esnalek.
Ekitaldian, udaletxean, bi kantu eskeiniko dira.

Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Bilboko Casillatik.