20 dic 2011

BARAUALDIAREN AMAIERA

Astebeteko baraualdi txandakatuari amaiera eman zaio donostiako Bulebarrean. Elkarretaratzean hainbat eragileetako ordezkariek hartu dute parte.
 
 

14 dic 2011

Bertsoekin ere, egin dezagun bidea...

Gaixorik eta dispertsaturik
jaso behar hainbat kalte?
Kondena aspaldi beteta dute
ez al da hori atake?
Norbanakoari dagokiona
ez dugu nahi ez gerra ez bake
umetxo batek nahiz ta astiro
legea irakur dezake.


Abiadura bizian goaz
pasa balitz relanpago,
norabidea aurrera beti
ondo hartuz arnas trago.
Amnistia ta askatasuna!!!
Orain da unea edo akabo:
bat gehiago ez! Hastea izaten
egunero bat gutxiago!!!


Estropadetan arraunlariek
bogan dute adorea,
mendian aldiz, pausu sendoak
puntan jarriz tenorea.
Guk eskuetan eroaten dugu
atxurra eta lorea,
errepidea aurrean dago
egin dezagun bidea!!!


                                                                                    Galder "Txapi"

13 dic 2011

Leioa mugitzen hasi da!!!

Leioan barrena hasi gara urtarrilaren zazpiko herri mobilizazio orokorrerako atxikimenduak bilatzen, eta jendea ezin hobeto erantzuten hasi da!!! Denon artean argazki pila lortuko ditugu, urtarrilaren zazpian kaleak betetzeko!!!

3 dic 2011

AZAROKO AZKEN OSTIRALA

Pasa dan astean, azaroaren 25ean, azaroko azken ostirala izan zen. Hilabetero bezala Boulebard-ean batu ginen presoen eskubideak aldarrikatzeko. Azken ostiral honek ezaugarri berezi bat izan zuen: bertan urtarrilaren 7ko mobilizazio orokorrerako deialdia egin zen era ikusgarri batean.
 Leioan ere kolosala izango delako...

1 dic 2011

Abenduak 5 manifestazioa Durangon


Durangoko liburu eta disko azoka baliatuz, abenduaren 5erako euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa antolatu du Egin Dezagun Bidea mugimenduak, "Amnistiaren bidean kaleak bete kartzelak hustutzeko" lelopean. Manifestazioa 18:30etan hasiko da azokaren parean. Bete ditzagun Durangoko kaleak amnistiaren aldeko aldarriaz!!!

30 nov 2011

TXUS MARTIN ASKATU!!!

Txus Martin egoera larrian dago, gaixotasun larri baten ondorioz.
Frantzian zortzi urte eman zituen dispertsaturik. Bost urtez, isolamendua eta senideekin komunikatzeko oztopoak izan zituen. Soto del Realeko kartzelan egon zen ondoren, azaroaren 4an Basauriko kartzelara eraman zuten arte. Azaroaren 18an beste traslado bat izan zuen Langraizko espetxera.
Txus Martinen egoera oso larria da eta berehalako askatasuna behar du osasun laguntza egokia eta duina jaso dezan.
ADI!!! ETA MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTU!!!